Aholkulari taldea


BETEAN Aholkulari Taldeak
Enpresa eta Erakundeen ezagutzarako elkarloturiko planoetan bermatzen den Diziplina anitzeko Aholkularitza-eredu batean oinarritzen du bere metodologia, sektoreko euskal erreferente bihurtuz.

BETEAN, beraz, hainbat alorren arteko elkarrekintzari esker garatzen ari den gizarte baten irtenbide integratuen eskaerari estaldura emateko sortu zen. Plano paraleloetan garatzen ziren alderdiek agertoki berean amaitu dute.

BETEAN aholkularitzaren arloko zenbait enpresa lider bat egitearen emaitza da. Enpresa horiek haien artean osagarriak diren hainbat esparrutakoak dira: ekonomikoa eta finantzarioa, antolamendukoa eta ingurumenekoa. Jakintzen bat-egite horri esker, BETEAN taldeko aholkularitza-taldeek profil berezia eta bereizgarria dute, elkarrekin lotuta dauden diziplina horiek menderatzearen ondorioz aberastua.

Aholkularitza ekonomiko eta finantzarioa, eta antolamendukoa

BETEAN taldeak beharrezko laguntza bermatzen du kudeaketa ekonomiko eta finantzarioko politika egoki baten ezarpen eta mantenuan, enpresaren planifikazio estrategikoan integratua. BETEAN taldeak bere esperientzia eta ezaguera osoa eskaintzen du kudeaketa-eremu desberdinen analisi, kontrol eta erabakiak hartzeko prozesuetan (zergak, lana, ekonomia eta finantza arloa, araudia eta abar). Bere bezeroen negozio-prozesuak optimizatuz, errendimenduan hobekuntzak lortu eta mantenduz, betiere prozesuen eraginkortasuna eta baliagarritasuna indartuz. Bezeroari balio erantsia eskainiz eta haren helburuak propiotzat hartuz, erantzukizun osoarekin.

BETEAN taldeak antolamendua, estrategia eta kudeaketa optimizatzeko proiektuak garatzen eta ezartzen laguntzen die horretarako laguntza eskatzen duten entitateei. Giza baliabideak kudeatzeko ereduak ezartzen ditu, baita honako printzipio hauek ezartzera zuzentzen diren proiektuak ere: gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, berdintasunaren arloko planak eta diagnostikoak landuta; eta kalitate-printzipioa, ISO 9001:2008 arauan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezarrita.

Ingurumen arloko Aholkularitza

BETEAN taldeak bere jarduera eta proiektuetan ingurumena txertatu beharra jasotzen du, Erakunde Pribatu nahiz Publikoei aholkatuz eta Ingeniaritzako eta Ingurumen arloko Aholkularitzako irtenbideak eskainiz. Era berean, Administrazio Publikoek ingurumenaren arloko beren eskumenak garatzeko orduan dituzten premiak estaltzen saiatzen da. BETEAN taldearen filosofia bezero bakoitzarentzat irtenbide bakarrak eta berriak sortzean oinarritzen da, hasiera-hasieratik bezeroaren gogobetetasuna lortzera xedaturiko kontzeptuak lantzearen garrantziari buruzko ikuspegi argia agertuz. Beti aurrera eginez, zerbitzu-kopurua handituz eta irtenbideak areagotuz. Abangoardian. Berrikuntzak sartuz. Profesionaltasuna agertuz, seriotasuna bermatuz eta segurtasuna eskainiz.

 

 

http://www.betean.com

 

 

Vicente Goikoetxea, 6 - 6º
Tel. 945 282 166
01008 Vitoria - Gasteiz
beteanfundazioa@betean.com