Helburua


Garapen ekonomikoko proiektuetan lagunduz eta pobreziaren eta desberdintasunaren aurka borrokatuz, mundu zuzenago bat lortzen laguntzea, BETEAN taldearen (BETEAN taldeko profesionalak, Bezeroak, Hornitzaileak) ekimen honetan parte hartzen duten pertsona eta erakundeen laguntzatik eratorritako baliabideen bitartez.


Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearekin eta indarrean diren gainerako arau-xedapenekin bat etorriz, Betean Fundazioa izeneko fundazio bat sortu zen.


Betean Fundazioa irabazi-asmorik gabe sortutako erakundea da, eta hura sortu duten pertsonek hala nahi izan dutelako, fundazioaren ondarea interes orokorreko helburuak gauzatzearekin lotua dago modu iraunkorrean.

Horrenbestez, hiritarrak pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren arazoen aurrean sentsibilizatzea —gure ingurunean eta pobrezia gorrian bizi diren herrialdeetan elkartasuna sustatuko duen kontzientzia zibiko handiagoa lortuz—, eta pobrezia-egoeran edo gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsona eta eskualdeen osasun eta kulturaren arloko baldintza materialak hobetzea ahalbidetuko duten jarduerak eta proiektuak finantzatu eta gauzatzea dira haren helburuak.

 [ Deskargatu BETEAN FUNDAZIOAren estatutuak ]

 

Vicente Goikoetxea, 6 - 6º
Tel. 945 282 166
01008 Vitoria - Gasteiz
beteanfundazioa@betean.com